Irakaslearen gida

Orri hau Moodle erabiliz ikastaroak sortzeko gida azkarra da. Eskuragarri dauden funtzio nagusiak eta hartu beharko dituzun erabaki arruntenak laburbiltzen ditu.

Dokumentu honen atalak:

  1. Hasteko
  2. Ikastaroaren ezarpenak
  3. Fitxategiak igo
  4. Jarduerak zehaztu
  5. Ikastaroan zehar
  6. Informazio gehiago

Hasteko

Dokumentu honetan zure web guneko administratzaileak Moodle instalatu duela eta hasteko ikastaro huts bat eman dizula suposatzen da. Ikastaroan irakasle- konturekin sartu zarela ere suposatzen da.

Hona hemen hasteko hiru aholku.

  1. Ez izan saiakeren beldurrik:
    Gauzak askatasunez ikutu eta aldatu. Moodle ikastaro batean zaila da zerbait apurtzea, eta egiten baduzu ere konponketa erraza izan ohi da.
  2. Kontuan hartu eta erabili ikonotxo hauek:

      edizio-ikonoak ondoan duena editatzeko aukera emango dizu.

    laguntza-ikonoak laguntza-leiho bat irekiko du

      begia zabalik delako ikonoak ikasleei zerbait ezkutatzea ahalbidetuko du

      begia itxita delako ikonoak ezkutatutako elementua erakustea ahalbidetzen du

  3. Orrialde bakoitzaren goialdean dagoen nabigazio-barra erabili
    Non zauden gogoraraziko dizu eta galtzea ekidin.

Ikastaroaren ezarpenak

Egin behar duzun lehenbiziko gauza zure ikastaroaren hasiera-orriko "Kudeaketa" ataleko "Ezarpenak..." loturan klik egitea da. (Lotura hau, eta administrazio atal osoa, zuk eta gune administratzaileek besterik ezin dute ikusi). Ikasleek ezin dituzte lotura hauek ikusi.

Ezarpenen orrian zure ikastaroaren aukerak alda ditzakezu, izena eta hasiera-data, adibidez. Ez ditugu hemen guztiak azalduko, atal bakoitzak bere laguntza-ikonoa duelako, eta bertan ondo azalduta daude. Hala ere, aukera garrantzitsuenari buruz bi hitz esango ditugu: ikastaro-formatua.

Ikastaro-formatuak ikastaroaren oinarrizko egitura erabakitzeko aukera ematen dizu, txantiloi bat bezala. Moodle-ren 1.0 bertsioak hiru formatu ditu, etorkizunean askoz gehiago izango dira ziurrenez (mesedez ideia berriak niri bidali: martin@moodle.com!)

Jarraian adibide moduko hiru ikastaroen irudiak dituzu, (koloreei ez egin jaramonik, gune osoarentzat ezartzen ditu gune-administratzaileak):

Aste-formatua:
Vista de un curso con formato semanal.

 

Gai-formatua:

Vista de un curso con formato por temas.

 

Formatu irekia:

Vista de un curso con formato social.

Kontuan har ezazu aste- eta gai-formatuak oso egitura antzekoa dutela. Ezberdintasun nagusia zera da, aste-formatuan kutxa bakoitzak zehazki astebeterako edukia du, eta gai-formatuan, ordea, kutxa bakoitzaren edukia zuk nahi duzuna izan daiteke. Formatu irekiak ez die edukiei garrantzi berezirik ematen, eta foro bakarraren inguruan antolatuta dago. Foro hau hasiera-orrian agertzen da.

Xehetasun gehiagorako, ikus itzazu ikastaroaren ezarpenen orriko laguntza-botoiak.

 

Fitxategiak igo

Daitekeena da ikastaroan erabili nahi duzun materiala lehendik izatea, hala nola,  web-orriak, audio- edo bideo-fitxategiak, word dokumentuak, edo flash animazioak. Edozein motatako fitxategiak ikastarora igo daitezke, eta zerbitzarian gordeko dira. Fitxategiak zerbitzarian daudela, horiek mugitu, izenez aldatu, editatu edo ezaba ditzakezu.

Hau guztia Kudeaketa menuko Fitxategiak loturaren bidez egin dezakezu. Fitxategien atalak beheko itxura du:

Vista de la sección de archivos de un curso.

Interfaz  hau irakasleek soilik ikus dezakete, ez dago ikasleentzat eskuragarri. Ikasleek  fitxategiak baliabide gisa eskuratuko dituzte (ikus hurrengo atala).

Aurreko irudian ikus dezakezunez, fitxategiak azpidirektoriotan antolatzen dira. Nahi beste azpidirektorio sor dezakezu zure fitxategiak antolatzeko eta fitxategiak batetik bestera mugi ditzakezu.

Fitxategiak web bidez banan-banan igo behar dituzu. Fitxategi asko aldi berean igo nahi badituzu (adibidez web gune oso bat), errazagoa izan daiteke zip programa bat erabiltzea: guztiak fitxategi bakarrean konprimitu, zip fitxategia igo eta zerbitzarian deskonprimitu ("unzip" izeneko lotura ikusiko duzu zip fitxategien ondoan).

Igotako edozein fitxategi ikusteko egin klik bere izenburuan. Zure nabigatzaileak ireki edo ordenagailura deskargatuko dizu.

HTML eta testu-fitxategiak online edita daitezke. Bestelako fitxategiak zure ordenagailuan editatu eta berriz igo beharko dituzu. Aurretik dagoen fitxategi baten izen berberarekin igotzen baduzu, berriak zaharra ordezkatuko du.

Azken ohar bat: dagoeneko zure edukia web-en batean baldin badago, ez duzu zertan hona igo, ikastarotik lotura bat ezar dezakezu (ikusi hurrengo ataleko Baliabideak modulua).

 

Jarduerak zehaztu

Ikastaro bat sortzeako jarduera-moduluak gehitu beharko dituzu ikastaroaren orri nagusian, ikasleek erabil ditzaten. Ordena nahi duzunean alda dezakezu.

Edizioa aktibatzeko, Kudeaketako "Edizioa aktibatu" botoia sakatu. Horrek zure ikastaroaren orri nagusia editatzea ahalbidetzen duten kontrol gehigarriak erakutsi edo ezkutatzen ditu. Goiko lehenbiziko irudian (aste- formatuko ikastaroarenean) edizio-kontrolak aktibatuta daude.

Jarduera berria gehitzeko, dagokion aste, gai edo atalera joan eta menutik jarduera-mota aukeratu. Hona hemen Moodle 1.0-ren jarduera estandarren zerrenda:

Zeregina
Zereginari esker ikasleek egin beharreko lana zehaztu ahal duzu, entregatze-data eta gehienezko kalifikazioa ezarriz. Ikasleek fitxategi bat igo ahal izango dute eskatutakoa betetzeko. Fitxategia noiz igo duten ere gordetzen da. Ondoren, orri bakar batean fitxategi guztiak ikusi ahal izango dituzu (baita goiz edo berandu ibili ote diren ere), eta orduan kalifikazioa eta iruzkina ezartzeko modua izango duzu. Ikasle bati kalifikazioa jarri eta ordu erdira Moodle-k eposta bat bidaliko dio ikasleari.


Inkesta
Inkesta oso jarduera erraza da. Galdera bat eta horren aukera posibleak zehaztu ahal dituzu. Ikasleek beren aukera egin dezakete, eta zuk emaitzen txosten bat jasoko duzu. Iritzien inkesta gisa  edo bozketarako erabili dezakezu.


Foroa
Modulu hau garrantzitsuena da. Honen bidez eztabaida gertatzen da. Foro berria gehitzerakoan, mota ezberdinak izango dituzu aukeran: gai bakarrari buruzko eztabaida, guztientzat libre den foro orokor bat, edo pertsona bakoitzak gai bakarra gaineratzekoa.


Egunkaria
Egunkariaren jarduera bakoitza ikastaro osoaren egunkarian sarrera bat da. Egunkari bakoitzeko erantzun libreko galdera bat ipin dezakezu ikasleei gaia bideratzen laguntzeko, eta egunkaria irekita egoteko epe bat ere (aste-formatuko ikastaroetan soilik). Oro har, asteko egunkari bat gomendatzen da. Anima itzazu ikasleak egunkarietan erreflexiboki eta kritikoki idaztera. Ikasle bakoiztak eta zuk baino ez ez duzue ikusten. Ondoren, aste edo gai horretako sarrera guztiak kalifika ditzakezu eta iruzkina egin ere, eta ikasleek automatikoki epostaz zure erantzunen berri jasoko dute.


Baliabidea
Baliabideak zure ikastaroaren edukiak dira. Baliabidea igo duzun edo URL baten bidez koka dezakezun edozein fitxategi da. Testu arrunteko orriak ere sor ditzakezu, horretarako formularioan zuzenean idatziz.


Galdetegia
Modulu honek test moduko azterketak sortu eta jartzea ahalbidetzen  dizu, galderak aukera anitzekoak, egia/gezurra motakoak edo erantzun laburrekoak izan daitezke. Galdera hauek datu-base batean gordetzen dira kategoriaka, eta ikastaroan bertan edo beste ikastaro batean erabil daitezke berriro. Azkertetan saiakera bat baino gehiago onar dezakezu. Saiakera bakoitza gordetzen da, eta irakasleak erabakitzen du ikasleari erantzunen inguruko iruzkinak bueltatuko dizkion edo erantzun zuzenak erakutsiko dizkion. Modulu honek kalifikazioak jartzeko aukera ematen du.


Hausnarketa
Hausnarketa moduluak aldez aurretik prestatutako inkesta batzuk ditu, hauek zure klasea ulertu eta ebaluatzeko baliagarriak direnak. Gaur egun COLLES eta ATTLS instrumentuak ditu. Ikasleei ikastaroaren hasieran pasatu ahal zaizkie diagnosi-tresna gisa eta ikastaroaren bukaeran ebaluazio-tresna gisa (Nik neure ikastaroetan astero bat erabiltzen dut).

Jarduerak gehitu eta gero, gora eta behera mugi ditzakezu zure ikastaroaren egituran zehar. Horretarako, erabil itzazu jarduera bakoitzaren ondoan dauden gezi itxurako ikonoak ( ). X iruditxoarekin ezaba ditzakezu , eta edizio-ikonoarekin berriro edita ditzakezu .

 

Ikastaroan zehar

Asmo sendoa dugu dokumentu hau zabaltzeko eta tutorial osoagoa izateko. Bien bitartean, hemen dituzu ideia batzuk:

  1. Harpidetu zaitez foro guztietara zure klasean gertatzen ari den guztiaren berri izan dezazun.
  2. Anima itzazu ikasleak bere erabiltzaile-profila betetzera (argazkia barne) eta irakur itzazu guztiak. Horrek beraien ondorengo idazkiei testuinguru bat ematen lagunduko dizu eta  beren beharrei egokiago erantzutea erraztuko dizu.
  3. Zure oharrak "Irakaslearen foro" pribatuan gorde (Kudeaketan). Irakasleak talde-lanean arituz gero oso erabilgarria da.
  4. Erabil ezazu "Agerraldiak" lotura (Kudeaketan) agerraldi guztiak irakurtzeko. Hor 60 segunduro eguneratzen den leiho bat agertzen da eta azken orduan izandako aktibitatea erakusten du. Egunean zehar irekita mantenduta, ikastaroaren mugimenduaren gorabeherak ikus ditzakezu eta gertatzen denarekin kontaktuan mantendu.
  5. Erabil ezazu "Jardueraren txostena" (partaide guztien zerrendan dago izen bakoitzaren ondoan, edo bestela edozein erabiltzaileren profilean). Honen bidez jakingo dugu pertsona bakoitza zertan ibili den ikastaroan zehar.
  6. Ikasleei azkar erantzun. Ez utzi geroko, berehala egin. Bestela, sor daitekeen mezu atzeratuen bolumenarekin itotzea erraza izateaz gain, zure ikastaroan komunitate-sentzazioa sortu eta mantentzeko oztopoa izan daiteke.

 

Informazio gehiago

Arazorik baldin baduzu, zure web gune administratzailearekin jarri beharko zenuke kontaktuan.

Moodle hobetzeko ideiarik baldin baduzu, edo istorio onen bat kontatzeko, moodle.org gunera etorri eta "Using Moodle" ikastaroan hartu parte. Esan behar dituzunak entzuteko irrikitan gaude, eta Moodle hobetzen lagundu ahal duzu.

Modulu berriren bat gehitu, dokumentazioa idatzi edo antzekoak egin nahi badituzu, jarri nirekin kontaktuan: Martin Dougiamas edo Moodle guneko "bug tracker" atala arakatu, moodle.org/bugs

Eskerrik asko Moodle erabiltzeagatik, eta sorte on zure klaseekin!


 

Moodl-en dokumentazioa

Bertsioa: $Id: teacher.html,v 1.4 2002/08/18 10:00:01 martin Exp $